SARRERA:

Gure proiektua, pertsona adinduentzat zuzenduta egongo da. Gure ideia, historian zehar bidaiatzea izango da, eta ez dago modu hoberik, gu baino generazio zaharragoekin hitz egitea baino. Guk beraiengandik ikas dezagun eta haiek guregandik.
Zaharren egoitzetatik zehar ibiltzea izango da ideia, beraiekin esku pilotako hainbat ariketa eginez. Ariketak, beraiek egin ahal izateko modukoak izango dira, ahal izan ezkero pixka bat aktiboak, baina neurtuta egongo dira.
Gure helburu printzipala, hauek ondo pasatzea eta disfrutatzea izango da. Gainera, esku pilota ezagutzeko aukerarik eduki ez dutenentzat ere ariketak izango ditugu hauek kirol honi buruz ikas dezaten.
Pilota eta tresna ezberdinak erakutsiko dizkiegu beraiek ikus eta uki dezaten. Hala ere, tresnak ez ziren berdinak  beraien garaian eta gure garaian, beraz, esku pilotaren eboluzioan zehar erabili diren tresnak lortuko ditugu egoitzako adinduei erakusteko.
 Gainera, modalitateak ere ez berdinak ziren lehen eta orain beraz joku berri horiek erakutsiko dizkiegu. Esku pilotako kantxara pertsona guzti horiek eramatea ezinezkoa egingo zaigunez, esku pilotako kantxa beraiei nolabait eramaten saiatuko gara.

9 comentarios:

  1. OROITZAPENAK BILDUZ: ESKUPILOTA
    Irizpide orokorrak:
    Elkarrizketak faltan botatzen ditut baina hala ere ongi dago.
    Oso ongi azaldua eta ordenatua dago. gainera eskema ugari dituzte oso lagungarriak direnak.
    Argazki ugari jarri dituzte oso lagungarriak direnak.
    Oso erraza da erabiltzeko blog hau, eta gainera espezializazio ezberdinak erabiltzeak puntu fuertea ematen dio nire ustez.
    Nahiz eta elkarrizketak ez agertu, nik esango nuke kolaborazioa bete dutela oso lan potoloa delako.
    Hitz batzuetan akatsak agertzen dira baina gramatikalki ongi idatzia dago.

    Irizpide zehatzak:
    Sarrera ongi azaldua dago.
    Ez dutela irabazi asmorik garbi diote.
    Pertsona adinduentzako dela garbi esaten dute.
    Herrialde ezberdinetako frontoi itxietan egingo dituztela praktikak ongi azaldu dute.
    Giza baliabideak ongi azalduak dituzte.
    Materialak eskura dituztela esan dute eta gainera espezializazio ezberdinetakoak.
    Beraien helburu nagusia parte hartzaileek disfrutatzea da.
    Jarduerak ongi zehaztuak dituzte.
    Erakartzeko proposamenak agertzen dira.
    Ikastaroak egingo dituztela garbi jarri dute.
    Harremanetan jartzeko moduak eskaintzen dituzte.
    Erreferentziak ongi azalduak dituzte.


    Ebaluazioa:
    Hau guztia kontuan hartuz, aipatu beharrekoa da bloga oso ongi dagoela nahiz eta pega bat jarri, elkarrizketarik ez dagoela.
    Nota: 9

    Julen Apeztegia Elexpe, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ResponderEliminar
  2. oso proiektu polita!

    IRIZPIDE OROKORRAK:
    Bloga sortzeko iturri desberdinak erabili dituzte.
    Elkarrizketen falta somatzen dut, nere ustez hirugarren adineko pertsonak elkarrizketatzea edo beraiekin pelotaren inguruan zer edo zer grabatzeak izugarri aberastuko lukeelako bloga.Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio. Bi hiru IKT ereabili dituzte, hau da, bideoak eta argazkiak ongi erabili dituzte.

    Bloga primeran diseinatuta dago, hau da, erraz aurkitu daiteke informazioa bertan eta ez zait iruditu ortografia akatsak azaltzen direnik. Intalazioak bisitatu , elkarrizketak eta abar faltan bota ditudan arren talde lana bete dutela esango nuke, bloga ondo osatuta dagoelako.

    IRIZPIDE ZEHATZAK:
    antolatzaile mota eta horren ezaugarriak adierazten dira.
    Parte hartzaileei buruzko informazio gehio egotea ondo egongo litzateke
    instalazioak ongi azaltzen dituzte
    giza baliabideak , materialbaliabideak etaproiektuatren helburu nagusia ondo zehaztuazk, gainera oso originala iruditzen zait ideaia.
    Jarduera motak oso ondo azalduak daude, baita beraiengana jendea urbiltzeko egingo dituzten jarduerak
    bestalde, beraiekin harremanetan jartzeko moduak eskaintzen dituzte eta errefentziak ondo idatziak daude.

    EBALUAZIOA: lana bi pertsonen artean egin dezuenez, eta proiektu original eta polita denez, nota: 9

    Leire Ruiz De Gauna Diez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzia 1.maila

    ResponderEliminar
  3. OROITZAPENAK BILDUZ
    Blog hau oso ideia ona iruditu zait, izan ere oso interesgarria da garai bateko eskupilota eta oraingoa konparatzea. Helburu nagusia polita iruditzen zait eta gainera ez duzue dirua irabazteko asmoarekin egin.
    Irizpide orokorrei dagokienez, hainbat iturri erabili dituzuela argi dago eta gainera blogaren itxura erakargarri eta ulergarria da, eskemei eta irudiei esker nagusiki. Oso erraz aurki dezakezu informazioa blogean.
    Irizpide zehatzei dagokienez, espezialitate ezberdinak egingo direla argi dago eta horrek berezitasuna ematen dio proiektuari. Harremanetan jartzea ere erraza da eta jarduerak non eta noiz izango diren ere argi ikus daiteke.
    Bloga oso interesgarria iruditu zait eta lan ona egin duzuenez nire nota 9 da.
    ANE GOROSTEGI, 1.MAILA

    ResponderEliminar
  4. 1- Ebaluazio-irizpide nagusiak: Blogak erakagarri egiten du irakurlea egiten dituzten azalpen argi eta gramatikoki zuzenen bitartez, nahiz eta zenbait ortografia akats ikusi daitezken. Blogaren diseinua erabiltzeko erraza da; sinplea eta argia. Euren proiektuaren helburuak argi eta garbi azaltzen dira sarreran eta proiektuaren alderdi desberdinak lantzen dituzten atal desberdinak ageri blogean zehar. Gainera, informazio kantitate handiagoa lortzearren informazio iturri ugari erabili dituzte,web orriak besteak beste, nahiz eta hauek APA arauen gisan ez egon. Ariketak ulertzen errazago egiteko, frontoiaren irudi batzuk erabili dituzte ariketak islatzeko asmoz, baina zenbait bideo dinamiko edo argazki eskematikoren bat faltan bota, beste hitz batzuetan esanda, zenbait IKT gehiagoren erabilpena, irakurleari azalpenak ulertzen errazteko.

    2- Ebaluazio irizpide zehatzak: Euren proiektuan proposatzen dituzten jardueren deskribapenak emateko euren blogean atal bakarra eskaini diotela ikus daiteke, zati hori blogeko zati garrantzitsuenetarikoa eginez. Era berean, zer-nolako antolatzaile mota diren (ez dira erakunde mailara heltzen eta ez dute dirua egiteko asmorik) edota ariketak burutzeko beharrezkoa den materiala argi eta garbi azaltzen dute. Egitasmoan parte hartzeko bete behar diren baldintzak (ezaugarriak eta estaldura geografikoa) eta proposatutako ariketak noiz eta non burutuko diren aipatzen da ere. Gorago esan dudan moduan , proiektuaren helburu nagusiak eta proposatutako ariketen azalpena hitzez agertzen dira, baina erabiltzaileak erakartzeko bideo baten falta sumatzen dut. Horrez gain, baita gaiaren inguruan hitz egiten duten zenbait esteka (artikuluak interneten…) jada dagoen materialarekin osagarria izango litzateke eta gai honekin zerikusia duen elkarrizketaren bat sar zitekeela esango nuke, adituren batekin edo. Bestalde, giza baliabideak zehazturik daude atal jakin batean eta proiektu bera garatzeko ideiak artikuluetatik eta web orrietatik lortu direla ikus daiteke, erreferentzietan ageri den bezala

    3- Blogari ematen diodan nota: 8,5.

    4- GALDER EIZAGIRRE PLAZA – JARDUERA FISIKO ETA KIROL ZIENTZIEN GRADUA- 1.MAILA

    ResponderEliminar
  5. Irizpide orokorrei dagokionez, argi ikusten da lan ona egin dutela eta aurrera eramateko IKTko iturri desberdinak erabili dituztela (argazkiak, bideoak), hala ere, elkarrizketen falta sumatzen dut; niri asko lagunduko lirateke haue presentzia, beste ikuspuntu batzuekin ikusi daitekeelako proiektua eta ez dakizkigun gauzak atera daitezkelako, baino lana ona da. Oso ongi ulertzen da, gainera oso aspektu interesgarria iruditu zait eskemen erabilera, gainera oso originalak baitira. Barietatea ere landu dute hau da, espezializazio desberdinak aipatzen dituzte, monotonia alde batera utziz. Kolaborazioa, nire ustez, apartekoa izan da. Gramatikalki ez dago perfekto baina ez dira garrantzi handiko akatsak.

    Ordea, irizpide zehatzei buruz, sarrera ondo ulertzen da, ekintzen kokalekuak odno azaltzen dituzte, helburu nagusia (parte hartzaileek ondo pasatzea) garbi uzten dute, beraiekin harremanetan jartzeko arazorik ez litzateke egongo ondo lotuta utzi baitute, erreferentziak ondo daude, jarduerak zehatz agertzen dira odno ulertzeko moduan; materiala parte hartzaileen eskuetan uzten dituzte.

    Hau dela eta, orokorrean oso lan ona da, baina elkarrizketen falta botatzen dut. Nota: 9.

    Alberto Garcia Lete, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzia 1.maila.

    ResponderEliminar
  6. Proiektuaren ideia oso originala eta interesgarria suertatu zait, garaiko pilota eta oraingo pilota konparatzen baititu. Bestalde, informazio iturri ezberdinak erabili dituztela ikusi daiteke. IKT-ei dagokionez, bideoak eta argazkiak ipini dituzte, bloga erakargarriagoa eginez. Diseinuaren aldetik, oso polita eta egokia iruditu zait. Alde batetik, informazioa oso erraz aurkitu daitekeelako eta beste alde batetik, eskema eta irudiek ulergarriagoa eta politagoa egiten baitute. Helburu nagusiak ondo azalduta daude.Zeintzuk izango dira jarduerak ere ondo azalduta daude, eta espezialitate ezberdinak landuko dituztela ikusi daiteke. Akats ortografikoei dagokienez, ez dut ikusi akatsik. Akatsenbat atera beharko banioke blogari, elkarrizketarena izango litzake. Blogean garaiko eta egungo pilotak alderatzen direnez, bi elkarrizketa egingo nituzke: bat hirugaren adineko pertsona bati eta beste bat, gazte bati, bi garaietako piloten artean dauden ezberdintasun eta berdintasunak hobeki ikusi ahal izateko.
    Esandako guztia kontuan hartuta, oso lan ona iruditu zait eta 9,5eko kalifikazioa jartzen diet
    Eider Silva, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila

    ResponderEliminar
  7. 1.IRIZPIDE NAGUSIAK
    Blog ugaritan hartu dute informazioa bere blog propioa egiteko . Iturri desberdin ugari erabili dituzte baina, hala ere, elkarrizketen falta nabaria da.
    Blog oso ordenatua, bere erabilera oso erraza eta argia da. Lagungarriak diren marrazkiak eta guzti agertzen direlarik.
    Argazkiak ageri dira baina, hala ere, ez dituzte ez audiorik ez fororik jarri. Musikarik ere ez dago eta gainera oso argazki gutxi, bideoak ere ez daudelarik.
    Bloga erabilterraza da, oso ulergarria; haien helburuaren inguruan ez da zalantzarik geratzen, beraz, oso blog argia gauzatu dute.
    Blogaren bi egileak beren izenak eta informazioa jarri dute beraz bloga egiten biak kolaboratu duteka argi dago.
    Hizkuntzaren erabilera erakargarria eta aldi berean ulergarria erabili dute baina zenbait ortografia akats antzeman daitezke.
    2. IRIZPIDE ZEHATZAK
    • Blog oso argia eta landua den arren, jendea erakartzeko argazki, bideo edota ekarrizketen falta somatzen da
    • Gastuei buruzko informazioa eskaxa da ere.
    3.KALIFIKAZIOA: 9
    Uxue Seminario Aguinaga JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  8. Lehenik eta behin esan nahi dut oso ideia originala eta interesgarria iruditu zaidala. Bloga sortzeko informazio iturri ugari erabili dituztela ikus daiteke. Blogaren egitura egokia da eta gauzak ondo antolatuta daute, informazioa aurkitzeko erreza da eta gainera eskemek lan hori errezten dute. IKT tresnak erabili dituzte argazki eta video batzuekin, eta horrek bloga ikusgarriagoa egiten du eta gehiago irakurtzera bultzatzen zaitu. hizkuntza aldetik egokia da nahiz eta akats ortografiko gutxi batzuk izan. Sarreran argi azalduta gelditzen da zein den blogaren helburua baita ekitaldien datak eta hauek burutuko diren lekuak. Jardueren azalpenak ere argi agertzen dira eta modu erakargarrian irakurtzean ez aspertzeko.
    Oso lan hona egin duzuela uste dut eta nire kalifikazioa 9 izango da

    ResponderEliminar
  9. 1-Elkarrizketa kenduta, iturri ezberdinak erabili dituzte. Diseinua ona da eta argitasun handia dago. Egingo diren jardueren eskemak oso onak dira eta haiekin erakargarritasuna handitzen da. Argazki eta video ugari daude. Ezin dugu jakin haien kolaborazio maila. Hizkuntzaren aldetik ondo dago.
    2- Oso ondo zahazturik daude antolatzaile mota, norentzako dagoen zuzenduta, instalazioak,giza eta material baliabideak, proiektuaren helburu nagusia eta erreferentziak. Jarduera motak primeran azalduta daude eta baita ere erakartzeko proposaturiko jarduerak.
    3- Azkenengo nota 9
    4- Josu Larraza Ansorena, JFKZ graduko lehenengo mailako ikaslea.

    ResponderEliminar

Email-a:

oroitzapenak.bildu@gmail.com