Materiala

Ariketak egiteko, eskuzko pilotaz aparte gomazko paleta eta plastikozko zestak erabili ditugu.  Hauek lortzeko, ez dugu arazorik izan, izan ere, Zarauzko ikastolak, materiala eskuragarri utzi digu. Nahiz eta zestak ez izan benetakoak eta zuntzezkoak, plastikozkoek ere funtzio berbera dute eta berdin berdin jolas gaitezke batekin edo bestearekin. Gainera, plastikozkoak askoz ere merkeagoak dira.
Pilota aldiz, zesta puntan bertan erabiltzen den pilota berbera izango da.

Gomazko paleta erabiltzerako orduan, benetako paletak erabiliko ditugu. Ez dira oso garestiak eta beraz eskuragarri izango ditugu zarauzko ikastolari esker.

Betaurrekoak, kaskoa eta eskupilotako pilota aldiz, Gipuzkoako federazioaren taldeak, gure proiektuan modu batez edo bestez parte hartzeko, beraiek utziko digute materiala.

Zesta puntan betaurrekoak ez dira beharrezkoak baina, kaskoa bai, pilota oso gogorra da eta buruan joteak arriskua dauka.




Gomazko paleta erabiltzerako orduan, aurrelariek, betaurrekoak eta kaskoa jantzi beharko dute. Pliota oso bizia da eta begian sartzeko arriskua dago.




Esku pilotako pilotak ere ezberdinak egongo dira batzuk biguinagoak eta beste batzuk aldiz gogorragoak.








No hay comentarios:

Publicar un comentario

Email-a:

oroitzapenak.bildu@gmail.com