Euskal pilota: XIX. mendeko "nobedadea"

Ez dago dudarik pilota dela euskal kirol/joko nagusia, bai bertakoentzat, bai kanpokoentzat ere. Baina hain euskalduna den pilota ez da Euskal Herrian sortua. Egia esan, materiala, pisua eta tamaina edozein direla ere, jostailu esferikoak kultur guztietan ezagutzen dira. Orain euskal pilota esaten dugun jokoen jatorria, ordea, beste herrialdeetan dago, batez ere Frantzian. Pilotan jokatzeko eraikin bereziak prestatzen ziren hiri handi eta txikietan.

Hain zuzen, XVIII. mendean Frantzian pilota gainbeheran zegoenean, Euskal Herrian indartzen ari zen. Ez zen pilota behe mailako joko herrikoitzat hartzen. 1834an, Lesakan Don Carlos Erregegaiaren omenezko agerraldietan, inguruko jokalari onenek jokatutako pilota partida antolatu zioten. 

Partidu, pilotari eta jokatzeko era berriei buruzko berriak gero eta ugariagoak dira. Bleka, hau da, paretaren kontra joz, garai honetan hasi zen jokatzen. Gaur egun ez dugu euskal herririk imajinatzen frontoirik gabe, baina hori XIX.eko inbento bat da. Izan ere, paretaren kontra aritzea umeen kontua izaten zen, helduek espazio zabala okupatzen zuten bitartean. Gero, kautxozko pilota dinamikoagoak ugaldu ahala, atzeko pareta hura erabiltzen hasi ziren, kontrako taldekideen jokoa zailtzeko asmoz. Poliki poliki, eta ez protestarik gabe, pareta joko-arauetan ametitzen da, eta modalidade berriak sortzen, kanpoko zaharragoetatik eboluzionatuz. 

Eboluzioak etengabe segitu zuen: hasieran  eskularruak eskua babestu beste funtziorik ez zuen; gero eskularrua luzatu eta pilota jasotzetik pilota irristatzera pasa zen; gero, pilota irristatzetik "atxikitzera"; gero larrutik xistera arinago eta merkeagora, eta abar. Noski, aldaketa hauek guztiak ez ziren egin kontrako erreakziorik gabe, eta askotan aldaketak joko zikintzat hartzen ziren. 





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Email-a:

oroitzapenak.bildu@gmail.com