Sarrera

Gure proiektua, pertsona adinduentzat zuzenduta egongo da. Gure ideia, historian zehar bidaiatzea izango da, eta ez dago modu hoberik, gu baino generazio zaharragoekin hitz egitea baino. Guk beraiengandik ikas dezagun eta haiek guregandik.
Zaharren egoitzetatik zehar ibiltzea izango da ideia, beraiekin esku pilotako hainbat ariketa eginez. Ariketak, beraiek egin ahal izateko modukoak izango dira, ahal izan ezkero pixka bat aktiboak, baina neurtuta egongo dira.
Gure helburu printzipala, hauek ondo pasatzea eta disfrutatzea izango da. Gainera, esku pilota ezagutzeko aukerarik eduki ez dutenentzat ere ariketak izango ditugu hauek kirol honi buruz ikas dezaten.
Pilota eta tresna ezberdinak erakutsiko dizkiegu beraiek ikus eta uki dezaten. Hala ere, tresnak ez ziren berdinak  beraien garaian eta gure garaian, beraz, esku pilotaren eboluzioan zehar erabili diren tresnak lortuko ditugu egoitzako adinduei erakusteko.
 Gainera, modalitateak ere ez berdinak ziren lehen eta orain beraz joku berri horiek erakutsiko dizkiegu. Esku pilotako kantxara pertsona guzti horiek eramatea ezinezkoa egingo zaigunez, esku pilotako kantxa beraiei nolabait eramaten saiatuko gara.

9 comentarios:

  1. 1.Ebaluazio irizpide nagusiak. Bloga erakargarria da irakurlearentzako, egiten dituzten azalpenak argiak dira eta kalitatezkoak, nahiz eta ortografía akats batzuk ikusi ditudan. Blogaren diseinua egokia da, beraien proiektuaren helburuen inguruan ez dute zalantzarik uzten eta atal ezberdinak ageri dira gai ezberdinen inguruan hitz egiteko. Gainera, datuen pilaketa handiago bat egiteko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte,web orriak besteak beste. Ariketak azaltzeko, frontoiaren irudi batzuk erabili dituzte ariketak errepresentatuz, baina bideo batzuk ariketa motekin eta zenbait argazki gehio falta direla uste dut, bestela esanda IKT gehiagoren erabilpena, irakurleari azalpenak ulertzen errazteko.
    2.Ebaluazio irizpide zehatzak. Irizpide zehatzei begira, proposatzen dituzten jardueren deskribapenari blogean atal bat soilik gai horri eskaini diotela ikus daiteke, baita zer antolatzaile mota diren (irabazi asmorik ez dute eta ez dute erakunde mailara ailegatzen) edota ariketentzako beharrezko materiala. Egitasmoa nori zuzendua dagoen(ezaugarriak eta estaldura geografikoa) eta non egingo diren proposatuko ariketak ere ageri da. Lehen aipatu dudan bezala, proiektuaren helburu nagusiak eta proposatzen dituzten ariketen azalpena agertzen dira, baina erabiltzaileak erakartzeko bideoren baten falta somatzen dut eta elkarrizketaren bat gai honekin lotuta sar zitekeela uste dut. Horretaz aparte, giza baliabideak zehaztuak geratzen dira eta proiektuaren ideia garatzeko artikuluen eta web orrien erreferentziak erabiliak izan dira.
    Blogaren nota: 8,5.
    Jon Ander Aguinaco Anuncibay, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzien fakultateko ikaslea. 1.Maila.

    ResponderEliminar
  2. Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzte, baina artikulu edo liburu gehiago erabiltzea gomendatuko nieke. Ondo dago argazkien zein bideoen erreferentziak jarri izana. Hortaz gain, ez dituzte instalazioak bisitatu, baina argi ikusten da hauek aztertu dituztela. Ia ez da ortografia akatsik izan eta agian giza baliabideak gehiago sakontzea falta izan zaie. Gainerako irizpideak ongi eta zuzen bete dituzte. Bloga oso garbia eta erakargarria da, eta ideia originala. Haien helburua argi azaltzen dute eta baita jarduerarena., horretarako, hizkuntza aberastasunez eta kalitatez erabili dute. Egileen arteko elkarlana ona izan dela iruditu zait. Aipatutako guztia kontuan izanda 8´5 eko nota jarriko nieke.
    Nayla de Andrés, 1. Maila JFKZ

    ResponderEliminar
  3. Irizpide orokorrei dagokienez, informazio-iturriak ugariak dira, baina artikulu eta elkarrizketaren bat gehitzea ondo egongo litzateke. IKT tresnen erabilera ona da argazkien aldetik, baina bideoren bat gehitzeak bloga erakargarriagoa egingo luke. Blogaren diseinua egokia da: informazio guztia ondo ordenatuta dago eta erraz aurkitu daiteke. Gainera, argi uzten dute haien helburua. Ortografia eta hizkuntzaren erabilera ona da ere, akats nabaririk gabe.
    Irizpide zehatzei dagokienez, puntu guztiak ondo adierazi dituzte: antolatzaile mota, helburuak, materiala, saioak, instalazioak… Hala ere, aurreikusitako diru gastuak faltan sumatzen ditut.
    Kalifikazioa: 8’5
    Uxue Mendia Fernandez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila

    ResponderEliminar
  4. Lehendabizi, esan beharra dago bloga asko gustatu zaidala eta idei oso originala iruditu zaidala bloga adineko pertsonentzat zuzenduta egotea. Blogaren antolakuntza oso erabilgarria eta erraza iruditu zait, zerbait oso beharrezkoa adineko pertsonei zuzenduta badago, normalean ez daukatelako informatikaren ezagutza askorik.
    Informazioaren aldetik, bloga oso ondo hornituta dago eta informazioa iturri desberdinetatik hartuta dago. Faltan botatzen dudana gastuen eta finantziaketaren arloko informazioa da.
    Blogaren ebaluazioan, oso blog originala eta ondo egina iruditu zait. Nota: 9
    Ander Alkegi Eskibel, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila

    ResponderEliminar
  5. Hasteko, ideia, izugarria iruditu zait, pertsona hauek ere euskal pilotara jolasteko aukera bat izan behar dute!
    Hori alde batera utzirik, informazio iturriak nahikoak eta onak dira, agian, artikulu edo elkarrizketaren bat gehitzea ondo egong zen. Beste alde batetik argazki batzuk gehiago jartzea erakargarriagoa izango litzakeela uste dut baina oso blog ona iruditzen zait, informazio asko agertzen dena eta dena oso ondo egituraturik dagoena.
    Nire kalifikazioa: 8
    Iker Lasquibar Hernandez, Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzia, 1.Maila.

    ResponderEliminar
  6. Lehenik eta behin esan beharra daukat proiektu hau oso intesgarri eta originala iruditu zaidala, hirugarren adinekoek oso aukera gutxi baidituzte euskal pilotaz aktiboki gozatzeko. Blogaren diseinua oso ona da, informazioa ondo banatuta dago eta irakurterraza da. Informazioa biltzeko hainbat web orri erabili dituzte. Gainera IKT-ari dagokionez hainbat argazki eta bideo erabili dituzte, baita oso baliagarriak diren eskemak ere. Hizkuntzaren aberastasunari dagokionez, nahiz eta akats ortografiko batzuk egin, idatzia erakargarria eta garbia da. Gainera, burutu behar dituzten ekitaldiak noiz eta non burutu behar dituzten argi zehaztu dute, baita burutu behar dituzten jarduerak nolakoak diren eta ze material erabili behar duten ere.

    Beraz, nire kalifikazio 9 da.

    ResponderEliminar
  7. Aupa bikote! Hemen uzten dizuet nire iritzia eta kalifikazioa.
    Lehenik eta behin esan behar dut klase osoak egindako blogen artean, originalen eta politena iruditu zaidala.
    1-Ebaluazio irizpide orokorrak: Informazio asko eta leku desberdinetatik bilatu dutela argi ikusten da, baina elkarrizketaren bat faltan botatzen da. Horretaz aparte, oso ondo dago antolatuta bilatutako informazio hori. Gainera, eskema ugari agertzen dira, asko errezten dutenak informazioaz baliatzea. Blogaren diseinua oso egokia iruditu zait, edonork sartu eta nahi duena lortu dezakelako, nahiz eta informatikaz asko ez jakin. Kolaborazioa nabaria da, eta meritu handia dauka hain ondo eta konpleto egitea blog bat bi persona izanik. Gramatikalki akats batzuk ditu, baina orokorrean ondo dago. IKT tresnen arloa oso ondo dago. Argazki eta bideo egokiak jarri dituzte, eta aipatzekoa da ere haien proiektuaren kartel bat egin izana.

    2-Ebaluazio irizpide zehatzak: Helburua eta nori zuzenduta dagoen( adineko jendeari) argi dago. Instalazioak zeintzuk izango diren( herrialde ezberdinetako frontoi itxiak) eta espezialitate desberdineko materialak eskuragarri dituztela aipatzen dute ere. Detaile ona izan dute ere aipatuz beraien intentzioa ez dela dirua irabaztea. Giza baliabideak ondo azalduta daude, eta jarduerak eta ariketak ondo zehazten dituzte irudiak erabiliz. Erakartzeko proposamenak agertzen dira, eta haiekin kontaktuan jartzeko baliabideak ere eskuragarri jarri dituzte.
    Hau denagatik, nire kalifikazioa 9.5 da.
    Mikel Carlos de Vergara Zudaire. JFKZ, 1.maila.

    ResponderEliminar
  8. 1- Irizpide nagusiak:
    Egia esanda blogg-a irakurtzen astea asko gustatu zait, zeren eta espero ez nuen modu batean euskal pilotarekin proiektu bat aurrera eramateko era bat da eta oso interesgarria iruditu zaidana. Gainera blogg-aren egitura argia da. Atalak galdera ikurrik gabe hobeto geratuko lukete. Erreferentzien aldetik ugari erabiltzen dira. Bideoen erabilera faltan sumatzen da nahikotxo. Esaldi batzuetan erabilitako hizkera egokiagoa izan daiteke.
    2- Irizpide zehatzak:
    Blogg-ak eskertzen digun sarreran modu erraz batean helburua zein den argi uste digute. Blogg-a sortu dutenen helburua ere ikusten dugu, zein dirua irabaztea alde batera usten dute eta esperientzi soilik bilatzen dute, hau, beste blogg gehienetatik bereizten dute. Aurrera eramango diren ariketen deskribapen oso sinple eta betea ematen digute. Nori bideratua ere ulertzera ematen digute, eta erabiliko diren instalazioen azalpena ematen digute, zeinetan argazki hobeagoak eskaini ahalko zizkiguten. Erabili beharko den materiala aurkezten digute baita. Bereziki oso ondo landuta dagoen atala, helduekin egingo diren ariketena da, non azalpen oso onak eta sinpleak, irudi grafikoekin ditugu. Kontaktuan jartzeko baliabideak ematen dizkigute baita.
    3- Balorazioa: Guzti hau kontutan harturik, nire nota, 7 da. Esan beharra daukat baita, gai honi beste buelta bat eman ahalko zitzakeela mami gehiago ateraz.
    4- Mikel Rodriguez, JFKZ, 1.maila.

    ResponderEliminar
  9. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, blogaren diseinua egokia eta oso erakargarria da; atalak ongi banatu dituzte dena argi uzteko. Baina esan beharra dago diseinu orokorra nahiz eta bikain egon ondoren orrialde bakoitzean ez dutela IKT-en erabilera handirik egin. Informazio iturri ugari erabili dituzte baina gehiengoa web horrien inguruan, nik informazio iturri ezbardinak erabiliko nituzke; artikuluak, bideoak, elkarrizketak… Proiektuaren inguruan ez dute zalantzarik uzten, helburua argi uzten baitute.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez; puntu guztiak ondo adierazi dituzte: antolatzaile mota, helburuak, materiala, saioak, instalazioak… Hala ere, gastuen inguruko informazioarik ez dut aurkitu eta beharrezkoak direla esango nuke.

    3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 8

    4. Maria Mugica Zubeldia, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar

Email-a:

oroitzapenak.bildu@gmail.com