Zer egingo dugu?

1.     Eguna:


Ilara batean jarriz, pilota hartu eta paretera jaurtiko dugu, bata besteare jarraian. Horretarako, pilotari bote bat ematen utziz hartu baino lehen. Hau behin menperatuta, sakea burutuz ariketa berarekin jarraituko dugu. HELBURUA: kolpea eta sakea lantzea.

Behin sakea menderatuta, ilara batean berriz, gure jaurtiketak uztai baten barnera bideratuko ditugu, mugimendua lehenaren bere izango delarik. HELBURUA: pilotaren norabidea kontrolatzea. 1. espazio helburua.

Kantxa osoan zehar egingo da oraingoan ariketa hau, eta ez du frontisean helburu zehatzik izango. Horren ordez, lurrean zapaldu ezinezko debekaturiko gune (karratu gorria) bat izango dugu. Guztiak guztien kontra jolastuz. HELBURUA: 2. espazio helburua lantzeko, kaltxa.

Azkenik, berriz ere kantxatik libre, eta denak denen kontra, kolpe bat egin ondoren, nahi dugun lekuan ezarritako konoak ikutu beharko ditugu. HELBURUA: espazio rol finkoa lantzea.

Horretaz gain, guk hasiera emanda pilotari, errestoan hainbat jokaldi egiten saiatuko gara, horien artena: 
 -  Airez
 -  Bipareta
 -  Dejada (ñakua)
 -  Ahalik eta atzeraena botatzea
 -  Ezkerrez
 -  

2.     Eguna

Paretari bizkarra emanez (karratua), pilota paretera jaurtiko da eta bigarren botea eman baino lehen buelta eman eta bilota kolpatu beharko da berriz paretera. HELBURUA: Pilotaren norabidea kontrolatzea eta akzio-erreakzioa.

Moldatutako jolas moduan, zapi-zapi jolasarekin, bi talde egin eta zenbakiak banatuko dira. Zenbaki hori entzutean, talde bakoitzeko pertsona batek  kantxa erdian dagoen pilotaren bila joan beharko du ahalik eta bizkorren eta sakatu, besteak bitartean errestorako restatu beharko du. Horrela, tanto egin arte. Galtzailea kaleratua izango da eta bere taldekide bati bere zenbakia pasa beharko dio. Horrela, taldekide gabe geratzen den taldeak galduko du eta besteak irabazi. 

Azkenik, kolaborazioa zein oposizioa lantzeko 2:1 partida txikiak landuko dira. Baina baldintza bezala, bi pertsonako taldeak ezker eskuaz edo esku "txarraz" jokatu beharko du eta bakarkako jokalariak nahi duen eskuaz jo ahal izango dio.

Hauetaz gain kalezka edo a kaleas ariketak eta 4:4ko partiduak ere landuko dira, denborak ahalbidetzen badu. 

3.     Eguna

Azken eguna materialen eguna izango da, bertan hauek landuko ditugularik: 

·       Gomazko paleta :

Hateko, paleta nola heldu esplikatuko diegu parte hartzaileei eta beroketa batzuk egingo ditugu lesirik ez gertatzeko. 

Gomazko paletaz, 2,3,4,5... marretatik jaurtitzen joango gara, pareta ikutuz gero, hurrengo marrara pasako gara, ikutzen ez badugu, bertan mantenduko garelarik. Urrunen iristen denak irabaziko du. 

Ariketa honetan, pertsona bakoitzak berak botatako erreboteak ezker edo eskuin eremuan ematen duen kontrolatu beharko du. Batean ematen badu, hurrena nahita nahiez beste aldera jaurti beharko du. Horrela, besteen pelotaren errestora joan eta berea nahi duen aldera botaz. HELBURUA: pilotaren norabidea kontrolatzea. 

·       Zesta (plastikozkoa):

Zestaz ariketa sinpleagoak landuko dira. 

Horregaitik, lehenengo egunean eginiko ariketa bera erreoikatuko dugu baina zestaz. 

Horretaz gain, kalezka edo a kaleas-era ere jolastuko gara. Baina zesta batez ere, honen konplexutasunaz ohartzeko praktikatuko dugu. Gehiegi sakodu gabe, disfrutatuz. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Email-a:

oroitzapenak.bildu@gmail.com