SARRERA:
Gure proiektua, pertsona adinduentzat zuzenduta egongo da. Gure ideia, historian zehar bidaiatzea izango da, eta ez dago modu hoberik, gu baino generazio zaharragoekin hitz egitea baino. Guk beraiengandik ikas dezagun eta haiek guregandik.
Zaharren egoitzetatik zehar ibiltzea izango da ideia, beraiekin esku pilotako hainbat ariketa eginez. Ariketak, beraiek egin ahal izateko modukoak izango dira, ahal izan ezkero pixka bat aktiboak, baina neurtuta egongo dira.
Gure helburu printzipala, hauek ondo pasatzea eta disfrutatzea izango da. Gainera, esku pilota ezagutzeko aukerarik eduki ez dutenentzat ere ariketak izango ditugu hauek kirol honi buruz ikas dezaten.
Pilota eta tresna ezberdinak erakutsiko dizkiegu beraiek ikus eta uki dezaten. Hala ere, tresnak ez ziren berdinak beraien garaian eta gure garaian, beraz, esku pilotaren eboluzioan zehar erabili diren tresnak lortuko ditugu egoitzako adinduei erakusteko.
Gainera, modalitateak ere ez berdinak ziren lehen eta orain beraz joku berri horiek erakutsiko dizkiegu. Esku pilotako kantxara pertsona guzti horiek eramatea ezinezkoa egingo zaigunez, esku pilotako kantxa beraiei nolabait eramaten saiatuko gara.